martes, 8 de junio de 2010
__Jolaserako abestiak__
Haur Hezkuntzan ugariak dira ikasteko eta jolasteko erabiltzen diren abestiak. Haurrei asko gustatzen zaizkie eta aproposak dira adin hauetan mugimendua, oroimena, hizkuntza zein erritmoa lantzeko.
Jolasa eta mugimendua aldi berean lantzeko hiru abesti aukeratu ditugu Haur Hezkuntzako ikasgelan umeekin lantzeko.
Hiruretan lehenengoa aski ezaguna dugun jolasa eskuko behatzen izenak ikasteko kantua dugu. Hauxe da kantuaren letra:
Honek arrautza erosi,
honek gatza bota,
honek frijitu,
Honek pixka bat dastatu,
Honek dna zurrupatu!
Ondoren "Sagu Txiki, Sagu maite" kantu herrikoia dugu. Bertan haurrak korroan eseriko dira. Haur batek katuarena egingo du eta eserita daudenen artean ume bateri bizkar atzean zapia jarriko dio. Ondoren umeek atzera begiratuko dute ea nork duen zapia. Zapia duen hori sagua izango da eta katuak sagua harrapatu beharko du korroaren inguruan korrika bere eserlekuan eseri baino lehen. Jolas honetarako "Sagu Txiki, Sagu maite" kantua beharrezkoa izango da eta hona hemen kantu hau erabiltzeko lotura.
Azkenik "Sorgina pirulina" abestia lantzeko irudi muntaia aurkezten dizuegu. Jolas hau korroan egitekoa da eta abestiarekin batera gorputz mugimendua eta hizkuntza lantzen dira. Bertan haurren artean sorgina bat aukeratuko dugu eta abestia amaitzerakoan sorginak haurrak harrapatu beharko ditu.
Jolas honek izugarrizko arrakasta dauka gure umeen artean.
Ea zuei ere berdina suertatzen zaizuen!
http://www.youtube.com/watch?v=_OIDCx94Dlw&feature=player_embedded
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario