Hemen duzuen hau, Baserria sekuentzia digitala laburtzen duen eskema bat da. Eskema honen helburua zera da, modu erraz eta arin batean sekuentzia digitalaren pausuak jarraitzeko bidea ematea da.
Mindomoan sartzen bazarete, ikusiko duzuena zehazki hauxe da:
-ABIAPUNTUA: Haurren aurrezagutzak jakiteko.
-HELMUGA: Sekuentzia digitalarekin haurrek zer ikasiko duten.
-JARDUERAK: Helmugara iristeko haurrek egin behar dituzten jardueren deskribapena
-IKASLEEK EGIN BEHARREKOA.
-IRUZKINA ETA ONDORIOAK: Guk, hau da, gure taldearen hausnarketak.
-GALDERA: Guk, zuei hausnartzeko egindako galdera.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=2292b1b005ec4a9db83cafbefa58635b
lunes, 31 de mayo de 2010
viernes, 28 de mayo de 2010
___Baserriaren sekuentzia digitala____
Hemen Baserriaren inguruko sekuentzia digitala aurkezten dizuegu. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, azken urteko haurrei zuzenduta dago. Sekuentzia digitalaren helburua umeak baserriarekin lotutako hainbat elementu, ezagutu, identifikatu eta sailkatzea da. Honetarako irakasleak hamar jarduera prestaturik izango ditu, umeak ezagutza hauetara bideratzeko. Hau guztia egiteko eman behar duen denbora hilabete bat izango dela estimatzen dugu. Irakasleak izan behar duen jarrera erabat aktiboa eta dinamizatzailea izango da haurren partehartzea sustatzeko eta era berean umeek protagonismo osoa izango dute uneoro.
Hona gure sekuentzia digitala.
http://www.mindomo.com/text.htm?m=2292b1b005ec4a9db83cafbefa58635b
Hona gure sekuentzia digitala.
http://www.mindomo.com/text.htm?m=2292b1b005ec4a9db83cafbefa58635b
martes, 25 de mayo de 2010
___ Asmakizunak____
Ondorengo baliabide honetan komikietan antolatu ditugu hainbat asmakizun eta hauen bitartez baserrien gaia lantzen jarraituko dugu. Egin dugun plateanmenduan bost komikiatan banandurik dauden bost animalia asmatu behar dituzte umeek igarkizun ezberdinen bidez. Esan behar igarkizunak bertso moduan planteatzen direla beti jostagarritasuna bilatzen baitugu baliabide honetan.
Asteko egun bakoitzean asmakizun bat prestatuko dugu, honela, era dibertigarri bat jarraituz egunean animalia bat lantzeko aukera izango dute haurrek beti ere irakaslearen laguntzarekin. Ekintza honen helburua modu jostagarria batean hiztegia lantzea da.
Hau da gure proposamena:
- Astelehena: Txakurra
- Asteartea: Hontza
- Asteazkena: Astoa
- Osteguna: Matxinsaltoa
- Ostirala: Krokodiloa
Asteko egun bakoitzean asmakizun bat prestatuko dugu, honela, era dibertigarri bat jarraituz egunean animalia bat lantzeko aukera izango dute haurrek beti ere irakaslearen laguntzarekin. Ekintza honen helburua modu jostagarria batean hiztegia lantzea da.
Hau da gure proposamena:
- Astelehena: Txakurra
- Asteartea: Hontza
- Asteazkena: Astoa
- Osteguna: Matxinsaltoa
- Ostirala: Krokodiloa
viernes, 21 de mayo de 2010
____Puzzleak____
Umeek oso gustuko dute puzzleekin aritzea eta ariketa honek jostagarria izateaz aparte arreta mantentzen laguntzeko balio die. Horrexegatik aukeratu dugu honako baliabide hau, hau da, puzzleak erabiltzea baserriko animaliak eta jokoa uztartzeko.
Ondoren bi puzzle jartzen dira eskuragarri. Hauetako bat ahateena, bestea aldiz behiena.
Puzzle bakoitza hamar piezatan banatu dugu. Honen arrazoia, ariketa askorik ere ez nahastea da, hots, ez delako berdina piezak eskuekin manipulatzea edo ordenadorearen pantailan ikustea.
Ea nola moldatzen zareten!
Ondoren bi puzzle jartzen dira eskuragarri. Hauetako bat ahateena, bestea aldiz behiena.
Puzzle bakoitza hamar piezatan banatu dugu. Honen arrazoia, ariketa askorik ere ez nahastea da, hots, ez delako berdina piezak eskuekin manipulatzea edo ordenadorearen pantailan ikustea.
Ea nola moldatzen zareten!
miércoles, 19 de mayo de 2010
_____Gure scratch-a_______
Honako hau baserriaren gaia lantzeko baliabide dibertigarri bat duzue. Bertan baserrian egon ahal diren hainbat elementu agertzen dira, esate baterako tomatea eta tipula eta umeen zeregina da, Txorimaloren galderari erantzunez, bi barazkietatik tomatea zein den asmatzea da. Asmatzen badute, hau da tomatean klikatzen badute, Txorimalok esango die oso ondo egin dutela eta jokuak aurrera jarraituko du.
Baliabide hau interesgarria iruditzen zaigu, umeek eurek dakitena frogatzeko modua izan ahal delako teknologia berriak erabiliz eta modu jostagarri bezain interesgarri batean. Ea gustura aritzen zareten!!
Baliabide hau interesgarria iruditzen zaigu, umeek eurek dakitena frogatzeko modua izan ahal delako teknologia berriak erabiliz eta modu jostagarri bezain interesgarri batean. Ea gustura aritzen zareten!!
_____Inkesta_____
Lotura honetan aurkezten dugu irakasleek teknologia berrien inguruan daukaten ezagutza neurtzeko inkesta bat. Bertan teknologia berriei buruzko hainbat galdera aurkituko dituzu. Esan behar dugu galdera hauei esker gaur egun horren garrantzitsu bezain egunerokoa den gai honi buruzko hausnarketa izateko parada duzu. Animatu zaitez eta erantzun!
https://spreadsheets.google.com/a/conteo.org/viewform?hl=es&formkey=dHRLSHJ0OVh2cVBRWkZfNFpTUVd5TVE6MQ
____Mindomo_____
Hona hemen animalien sailkapena lantzeko mapa-kontzeptuala. Bertan animaliak honako sailkapena jarraituz multzokatuta daude: abereak, basatiak eta etxabereak. Mindomo honetan multzo bakoitzeko elementuei buruzko azalpen doi bat, argazkiak eta bideoak dituzue.
Hau guztia erabilgarria suertatuko zaizue, modu erraz eta dibertigarri batean ikasleei gaia azaltzeko. Oso erraza denez haurrek, irakaslearen laguntza minimoarekin saltzeatu ahal dute beraien kabuz ezagutzak euren erara jasotzen joateko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=38d2c6069e8148468b4b0220038ccad6
Hau guztia erabilgarria suertatuko zaizue, modu erraz eta dibertigarri batean ikasleei gaia azaltzeko. Oso erraza denez haurrek, irakaslearen laguntza minimoarekin saltzeatu ahal dute beraien kabuz ezagutzak euren erara jasotzen joateko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=38d2c6069e8148468b4b0220038ccad6
miércoles, 5 de mayo de 2010
lunes, 3 de mayo de 2010
XVII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: "BERRITU ETA HOBETU"
Iragan Martxoaren 9-10-11n XVIII. edizioan Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ziren Gasteizko Europa biltzar-jauregian.
Honako jardunaldi hauetan, hiru egunetan zehar hainbat hitzaldi izan ziren hezkuntza munduko profesionalei zuzenduta, baina gure gaiari lotuta, hau da, teknologia berrien gaiari, Josune Gerekaren"Ikastolen IKT proiektua. Marko orokorra" azpimarratu nahi dugu batez ere.
Josune Gereka Ikastolen Elkarteko IKT arduraduna dugu eta urteak daramatza gai honi buruz berak dituen ezagutzak besteoi irakasten.
Hona hemen jardunaldia pedagokiko hauen inguruko bideoa:
http://www.ikastola.net/data/images/outmoduleshome/253/jardunaldiak_11-b.html
Arbela digitala
Arbela digitala hezkuntza sistema hobetu eta berritzeko asmoz iritsi da gure eskoletara.
Terminoa berria bada ere, ordenadore, proiektore eta pantaila batez osatuta dago.
Bere abantaila nagusien artean honako hauek ditugu:
-Irakasleen bat-batekotasuna eta malgutasuna baimentzen du.
-Irakasleen berritze nahia pizten du.
-Klaseak interesgarriagoak eta informazio iturrietan oinarrituagoak izan daitezke.
-Prestatutako materiala berritzeko eta aldatzeko aukera ematen du.
-Irakasleen azalpenak osatuagoak izan daitezke baliabide asko eta ezberdinak erabili daitezkeelako.
-Ikasleen motibazioa eta ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen du.
-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei IKT-en hurbilpena bermatzen du.
Arbela digitalen atalean interaktiboak direnak ditugu. Hona hemen Arbela digitala Interaktiboa erabiltzeko gida.
http://arbeladigitalainteraktiboaadi.espacioblog.com/post/2010/02/03/arbela-digitalean-lan-egiteko-ikastaroa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)