Ipuin digitalak, ipuinak klasean modu erakargargarrian ikusteko tresnak dira. Modu honetan gaur egun horren ohikoak diren teknologia berriak erabili ahal dituzue ipuinak kontatzeko eta liburuez eta bestez gain euskarri berri bat duzue betebehar horretarako betiere, modu tradizionalari lekurik kendu gabe. Honegatik guztiagatik, esan behar dugu, ipuin digitala gure blogean aurkeztea interesgarria iruditu zaigula, beti baita aberatsa era bat baino gehiago izatea eginkizun berbera betetzeko eta era berean, ez da inoiz soberan egoten tresna berri bat gehiago izatea ere. Hona hemen esan dugun guztiaren adibide bat , bertan Tulipan Txikiaren ipuina modu digitalean duzue:
Jordi Adell, Castelloneko Jaume I Unibertsitateko irakaslea da. Urteak daramazki hezkuntza eta teknologiari buruzko bere ezagutzak irakasle komunitatearekin konpartitzen. Oraingoan ere honetan ibili da Bilboko Deustu Unibertsitatean. Hezkuntza eta teknologia berriak uztartzen dituen jardunaldien laugarren topaketara hurbildu baita. Bertan izan zirenek bere ekarpenak entzuteko aukera ezinhobea izan zuten. Bertaratzea izan ez zutenentzako aldiz, honatx hemen Jordi-k emandako hitzaldiaren bideoa.
JClic programa hezkuntzan teknologia berriak erabiliz eduki didaktiko desberdinak lantzeko bide aproposa da. Guk matematika arloa hartu dugu adibide eta klasean matematika euskaraz lantzeko aproposak iruditu zaizkigun ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu. Ariketotan lantzen ditugun edukiak, haur hezkuntzan lantzeko modukoak dira, hala nola, zenbakien ordena lantzea, serieak lantzea eta logika lantzea beti ere kontuan izanik azken zikloan lantzeko gaiak direla. Hona hemen haurrekin modu polit batean matematika lantzeko baliabideak: